René Petit + Evaristo + La Casa Roja
2014/11/18
René Petiten amesgaiztoak
Ostegunean estreinatuko da aspaldi ikusi nahi genuen dokumentala. Eguzki Bideoakek bestelako kolektiboekin ekoiztu eta, bereziki, Aitor Balbás Ruizek zuzendu duen dokumentala. Golem zinemetan izango da hitzordua 19etan eta 21etan, hartu sarrerak aurrez.
Evaristo bere azken liburua aurkezten
Gaur 19etan Evaristo Páramos punk abeslariak bere azken liburua aurkeztuko du.
Israelgo eta Palestinako bi gonbidatu
Asteazkenean 19etan Anat Ben Nun-ek (Peace Now - Israel) eta Saman Khoury-k (Palestinian Peace Coalition - Palestina) hitzaldia emango dute. Moderatzailean Amaiurreko diputatua eta Aralarkidea den Jon Iñarritu izango da. Ezkerraberri fundazioak antolatu du saioa eta euskara zein gaztelaniarako interpretazioa egongo da.
Kafe bat Karta Soziala azaltzeko
Ostegunean 17:30ean kafe bat hartzea proposatzen dute Karta Soziala lantzen aritu diren taldeek. Izan ere, urte beteko eztabaida prozesuaren ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu egin da, ehun eragile baino gehiagoren babesarekin. Eta aldaketa sozialaren bidean tresna eraginkorra izan daitekeela uste dute. Asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu, kartasozialanafarroa@gmail.com helbidean.
Orea eta masa kultura
Tangoaren istorioak eta pasadizoak ezagutzera gonbidatzen zaitugu asteon. Ostegunero bezala 21etan izango da hitzordua, kantinako beroan.
La Casa Roja: Stephan Dunn «En otro momento»
Ostiralean 21etan La Casa Roja irakurle taldearen txanda izango da Stephan Dunnen poema liburuarekin. Honakoan kafetegian izango da.
Ekitaldiak
Larunbatean 10:30ean bilera gelan Lenin eguna ospatuko du Boltxe Kolektiboak. Larunbatean ere 12:30ean bermu berezia izango dugu berriz ere etxeko frijituekin, bermu bereziarekin eta Alicâteren ikuskizunarekin. Arratsean 19:30ean poesia errezitaldia egongo da Ama(rauna)ren erraiak izenarekin eta Leire Alonso Allué, Iosune De Goñi García eta Amaya Cía Lapeñarekin.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





