Ekitaldien zerrenda

Azaroak

20

Osteguna

17:30etan

Kafe bat har dezagun eta Karta zertan den azalduko dizuegu


Mobilizazio, bilera, batzar eta plataformetan murgilduta gabiltza azken aldian. Erronka asko, borroka asko, egitasmo asko abian dira Nafarroan. Agendan tarte bat egin eta kafe bat hartzea proposatzen dizuegu, ordu betean Karta Soziala zertan den zuekin konpartitzeko.
Izan ere, urte beteko eztabaida prozesuaren ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu egin da, ehun eragile baino gehiagoren babesarekin. Eta aldaketa sozialaren bidean tresna eraginkorra izan daitekeela uste dugu. Baita zuentzat ere.
Asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu, kartasozialanafarroa@gmail.com helbidean.