Azaroak
22
Larunbata
19:30etan
Ama(rauna)ren erraiak
Ama(rauna)ren erraiak pintura eta literaturaren arteko amildegietan murgiltzeko saiakera da, batak bestearekin duen erlazioari buruz galdetuz. Pintzelak idazlumak bezainbeste esan dezake? Eta alderantziz, idazlumak pintzelak agerrarazten dituen gorputzak marraz ditzake? Edo agian batak, besteak sortzen duen urraduran arakatuz (artea beti baita zauri ireki bat), guztiz bestelako paisaiak eraiki ditzake.
Ama(rauna)ren erraiak poesia errezitaldia eta pintura erakusketa da aldi berean, baina baita margolanen eta testuen arteko solasaldia ere. Koadroak abiapuntu hartuta idatzitako poemak, poemetan oinarritutako koadroak eta elkarren artean loturarik ez duten testuak eta irudiak aurkeztuko ditugu. Horrez gain, urreratzen direnek txeloaren doinua entzuteko aukera izango dute.
Ekitaldia euskaraz izanen da, baina gazteleraz idatzitako poema gutxi batzuk tartekatuko ditugu.
Testuak: Leire Alonso Allué eta Iosune De Goñi García
Koadroak: Amaya Cía Lapeña