Trilogia hiperlaburra
18,70 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Trilogia hiperlaburra
ISBN | 978-84-9027-589-4 |
---|---|
Orriak | 200 |
Urtea | 2016 |
Argitaletxea | Elkar |
Saila | Euskal Narratiba |
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.
Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri,
noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak
Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.