Mamuak

15,65 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Mamuak

ISBN 9788490273302
Orriak 132
Urtea 2014
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean
...

Leer más

amultsu batez landuriko gaietako batzuk.
Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.


Te puede interesar

Amez

Goiatz Labandibar

Bränskint

Landabaso Gaizalde

Kapitain Frakasa

Anjel Lertxundi Esnal

Honetara ezkero

Arantxa Iturbe