JAKIN ALDIZKARIA #209

14,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

JAKIN ALDIZKARIA #209

ISBN
Orriak
Urtea 2015
Argitaletxea Jakin Irakurgaiak
Saila Revistas

ZUZENDARIAREN HITZAK ...

Leer más

Lorea AGIRRE GAI NAGUSIA: GATAZKA EZPALAK Gatazka irudikatzearen gatazka Xabier GANTZARAIN ETAren jardun armatuaren amaiera irudikatzeko Gara egunkariak erabili zuen azaletik abiatuta, euskal gatazkak artean aurkitu dituen bi ikurrik aipagarrienen azterketa eta erkaketa egiten da, sinboloen garrantzia nabarmenduz, eta aldi berean gatazka izendatzeko eta irudikatzeko ezinak agerian utziz. Irakurri + Noiz arte jarraituko du dantzak? Nora AURREKOETXEA , Laura RUIZ Artxibo polizial eta hedabide hegemonikoetako argazkiekin gatazkaren gaineko iruditegi eta iruditeria jakin bat eraiki da azken urteetan. Artistaren eginbehar urgentea estetika propioa duen narrazio hori zalantzan jartzea eta, galdera berriak plazaratuz, diskurtso eraldatzaile eta eraikitzaileak egitea dela aldezten da. Irakurri + Musikak gatazka islatu edota performatu, gatazkak musika ito Josu LARRINAGA Euskal pop musikak eta euskal gatazkak izan duten erlazioa aztertzen da. Euskal pop musikak islatu soilik ez, aurreikusi, performatu edo bideratu ere egin du azken urteotan euskal kultura eta identitatearen eboluzioa, eta, zentzu horretan, baita identitate horren berreraikitzean protagonismo handia izan duen gatazka armatua ere. Irakurri + Ihesaren fantasia. Azkenaldiko euskal nobela eta indarkeria politikoa Ibon Egaña ETAren eta estatuaren indarkeriari azken urteetako euskal nobelak nola begiratu dion aztertzen da. Biktimak erdigunean jarriz eta familia barruko harremanen kontakizunaz baliatuz, euskal nobelak jasotako herentzia politikotik ihes egin nahi eta ezinaren lekukotza ematen duela argudiatzen da. Irakurri + Ispilu hautsiaren memoria Josu MARTINEZ Franco hil ondorengo lehen film laburretatik gaur eguneraino, ETAren eta estatuaren biolentzia tratatu duten film esanguratsuenen panoramika bat egiten da, ikuspegi historiko batetik. Gizartearen ispilu den heinean, zinema garaian garaiko egoeraren oihartzun gisa garatu dela agertzen da. Irakurri + Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Zuriñe RODRIGUEZ Euskal Herriko gatazkaren berrikuste feminista bat proposatzen da. Izan ere, gatazka eta bakea patriarkatutik definitu diren kontzeptuak izanik, orain arteko irakurketetan ikuspegi jakin batzuk pribilegiatu dira (gizonenak) eta beste batzuk itzalpean utzi dira (emakumeenak). Irakurri + The End of ETA: errelatuaren borroka akademian Imanol MURUA URIA ETAren jardun armatuaren bukaeraren gainean ikerlari akademikoek argitaratu dituzten liburu eta artikuluei buruzko ikuspegi orokor eta kritikoa eskaintzen da, ingelesez plazaratutakoari arreta berezia jarrita.


Te puede interesar

CAPITALISMO EN CUARENTENA. JACOBIN AL 1

Arboleda Martin, Arcary Valerio, Bergel Martín, Braithwaite Phoebe, Carvalho Laura, Day Meagan, Susan Ferguson, Daniel Finn, Michel Husson, K