Izotz zuloa

Izotz zuloa

Olatz Bravo

7,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

Izotz zuloa

ISBN 978-84-9746-796-4
Orriak 32
Urtea 2013
Argitaletxea Erein
Saila Primeros Pasos

Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte.
...

Leer más

Istorio xumea eta sakona da Markorena. Emozioak bezain xume eta sakona. Bertan, anaia-arrebaren jaiotzarekin hainbat haurrek sentitzen duten gatazka ondo isladatzen da. Pinguino txikiaren pausoak jarraituz, hauek gurasoek zenbat maite dieten ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, pinguinoen antzera, gizakion bihotza, izotz zuloaren beste aldean dagoen itsasoa bezain amaigabea da. Ipuina gure seme-alabak laguntzeko tresna bilakatu daiteke, jeloskortasun egoerari aurre egiteko giltza eskaintzen delarik. Azken finean, guztiok merezi dugu “berezko abestia” izatea.
Liburu honetako ilustrazioek, Markoren barne-mundua samurtasunez gorpuzten dute. Sinbolismoz hornitutako imajinak erabiliz, pinguinoaren sentimenduen ibilbidea marrazten da, testuaren esanahia aberastua suertatzen delarik. Hego Poloko paisai izoztuak izkutatzen duen goxotasuna agerian ipintzen dute irudiek, irakurlearekin bilatzen den lotura sendotuz.


Te puede interesar

Mitxi udan

Anita Bijsterbosch

Macaco se hace caca

José Fragoso, Laura Vila Mejías

Familia txikia

Sesyle Joslin, John Alcorn