Eta harkadian ni
14,40 €
BEZa barne
Ez dago eskuragarri
Eta harkadian ni
| ISBN | |
|---|---|
| Orriak | 132 |
| Urtea | 2002 |
| Argitaletxea | Elkar |
| Saila | Poesía |
Poema-bilduma harrigarri bezain eder bat apailatu du Anjel Erro poeta burlatarrak. Edertasuna bere esku trebeari eta poemen biribiltasunari zor zaie, noski; harridura, berriz, gaiari eta egileak hartu duen jarrerari. Izan ere, idazle gaztea izan arren, idazle gazte etiketatik eta topikotik aparte dabil Erro: ez du sortu plataformarik edo bandarik, ez du eman errezitaldirik, ez du idazten zutaberik, ez du egin musikarientzako hitzik; aitzitik, bide isil bezain berezia hartu du, eta horren lehen fruitu umoa duzu Eta harkadian ni.




