Urtarrilak 30: greba orokorra!
2020/01/25
Makalaldi batean dago Iruñerria ere. Eta krisi hasi zenetik asko irakurri dugu baina bizitzaren behin-behinekotasuna ez da bukatu. Eskuin muturrarekin ala kontra: neoliberalismoa errege Arga ibaiaren bi ertzetan. Eta azken bi martxoak 8etako grebaren ostean iritsi da beste bat: lana, zaintza eta kontsumoa eteteko beste greba orokor bat. Espazio urbanoan anomaliak sortzeko 24 ordu. Katakrak itxiko dugu, noski. Hamaika deialdi dauzkazu: oinez, bizikletaz, orgatxoarekin egiteko. Joan Margaritek poema hartan idatzi bezala:: «Askatasuna da eguna argitzen duenean greba orokor batean».
Gure 30erako lemak astelehenean, 27an, iragarriko ditugu: adi egon sareei. Eta 30a heldu bitartean animazioa izango dugu kale Nagusian, tartean astearte-asteazkeneko liburu aurkezpenetan. Beroketa ariketa moduko bat: batetik M15a eta osteko zikloa Malagatik ikusita (Santi Fernández Patón) eta, bestetik, higiezinen eta etxebizitzaren zikloari buruzko beste liburu aurkezpen bat (Manuel Gabarre).
Eta, grebaren ostean, 31an, Paola Damonti izango dugu orgasmo arrakalari buruz Udalak zentsuratu duen hitzaldiarekin.
Iflandia: Klase ertainaren nostalgia
Itzuli dira Luis Soldevila eta Felix Linares RADIO EUSKADIra, solasaldi bizi bat nostalgiaz eta kulturaz, Iflandia irratsaioan, ¡non bestela!
«Kristo fusilarekin» ZAZPIKAn
Duela astebete, ZAZPIKA irakurtzen ari ginela egin genuen KRISTO FUSILAREKIN (Katakrak 2019) liburuaren iruzkinarekin topo.
Xabier Gantzarain Susan Buck-Morss gomendatzen EITB KULTURAn
EITB KULTURA da EiTBko saio interesgarrienetako bat. Duten tarteetako batean liburuak, filmak eta albumak gomendatzen dira. Oso pozgarria izan zen Xabier Gantzarain (Dinamoa: Azpeitia) entzutea, besteak beste, IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019) gomendatzen.
Katakrak: argitaletxe nabarmendua Madrilen
Pozarren jakin dugu Madrilgo Traficantes de sueños liburu dendak lerro hauek idatzi dituela eta gune fisiko hau eman diola gure argitaletxeari (bertaratzen bazara, euskarazko liburuen katalogoa ere badute).
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:














