Sorgin-ehizari buruzko jardunaldien materiala
2019/03/31
Zirraragarria izan zen joan den astea. Sorgin-ehizari buruzko jardunaldien aurretik, jardunaldiak albiste ziren jada: DIARIO DE NOTICIASen, DIARIO DE NAVARRAn, ETBko Ahoz aho saioan Ilaski Serranorekin, EL SALTOn, RADIO EUSKADIn eta EUSKALERRIA IRRATIAn.
Eta aurrez ziren itxaropenak bete ziren. Ostiralean 592 lagun eseri ziren Gurutze Plazako besaulkietan. Asko gelditu ziren kalean baina, zorionez, gure sareko audioen gordailuan Silvia Federiciren sarrera hitzaldia eta beste guztiak entzun ditzakezu jada.
«Mundua berriz liluratuz» prentsan
Apurka ari da hedabideetan azaltzen Silvia Federiciren MUNDUA BERRIZ LILURATUZ liburu berriaren albistea. Bigarrengoz argitaratu dugu historialari amerikar-italiarraren lan bat eta hala jaso zuten kazetariek: Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen, Ion Stegmeierrek DIARIO DE NAVARRAn, HAMAIKA TELEBISTAko albistegian ere azaldu zuten eta GARAn elkarrizketa egin zion Amalu Artolak.
«Sound System» ARAINFOn
Astetxo batzuk joan dira Dave Randallek Zaragozako Pantera Rossa liburu dendan SOUND SYSTEM aurkeztu zutenetik Sororitrap Sound Antisystem-eko lagunekin. Bada aurkezpen hori egiteaz gain, Sororitrapekoek elkarrizketa egin zioten idazleari ARAINFOn.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





