«Sofia Petrovna» prentsan eta «Airbnb» plazan
2019/04/06
Lehenik eta behin gomendio bat. Ez ahaztu eposta honen amaieran dagoen agendan begiratzea. Sarritan hala da, baina asteon, besteak beste, María Eugenia R. Palop, Zerocalcare (bai, Sustrai Colinarekin batera), Eugenio Ibarzabal, Miguel Urbán edota Tirso W. Sáenz (Che Guevararen burkidea) etorriko zaizkigu.
Joan den astean aurkeztu genuen Josu Zabaleta itzultzailea eta Nataliya Myslyvets laguntzailearekin SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) eta hala jaso zuen Amalur Artolak GARAn eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn.
Eta duela hamar bat egun inprimategitik iritsi zitzaigun Ian Brossat Parisko etxebizitza zinegotziak idatzitako AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) gai asaldagarriari buruz idatzi den lehenengo liburuetako bat.
Santiago Lorenzo, Harkaitz Cano, Júlia Sardà: esan zuten guztia
Ederra izan zen Jesus Aranak zuzendu zuen solasaldia Nafarroako Museoan: entzungai daukazu osorik.
Juan Etxenike txokolateari buruz
Juan Etxenike EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen, txokolateari buruz luze eta zabal hitz egin zuen.
«Fakirraren ahotsa»ri iruzkina
German Esparzak iruzkina egin dio Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (Susa 2018) eleberriari.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





