Liburuaren eguna 2019
2019/04/17
Asteazken iluntzean itxi genuen Katakrak, lehenengo gizakia kanpo espaziora joan zela 58 urte betetzen zirelako lau jai-egun. Itxita egongo gara 22ra arte, larunbata barne.
Baina ez larritu: 23an, asteartearekin, kale Nagusikoa zabaltzeaz gain Karlos III. etorbidean ere egongo gara Liburuaren eguneko azokan, 10ak eta 21ak artean Muga eta Deborahlibrosen postuen artean, Gaztelu Plazatik gertu. Nobedadeak izango ditugu eta liburu-saltzaileen apustuak noski. Zatoz bisitan!
Liburu-denda guztiak gabiltza zoroen pare egunotan. Hala, Bartzelonako La ciutat invisiblek Sant Jordirako bere gomendioen artean aipatu (eta iruzkindu) ditu SOUND SYSTEM (Katakrak 2018) eta ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD (Katakrak 2018). Baina ez dira bakarrak izan, Alcoiko Detroit Llibresekoek beren sareetan AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) gomendatu dute.
Hala, ORTZADAR gehigarriak Lidia Txukovskaiaren SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) gomendatu zuen joan den larunbatean Noticias Taldeko agerkarietan.
Audioa: María Eugenia R. Palop «Revolución feminista y políticas de lo común frente a la extrema derecha»
María Eugenia R. Palopek Revolución feminista y políticas de lo común frente a la extrema derecha (Icaria 2019) aurkeztu zuen gurean .
Audioa: «Hondamuinean: sei hilabete geroago» Zerocalcare eta Sustrai Colina
Berezia eta xelebrea izan zen Zerocalcarek eta Sustrai Colinak egin zuten Hondamuinean sei hilabete geroago (Farmazia Beltza 2019) komiki ederraren aurkezpena: italieraz eta euskaraz.
Bideoa: Tirso W. Sáenz
Tirso W. Sáenz Che Guevararen ministro-orde ohia izan zen eta El Che ministre (Tigre de Paper 2018) aurkeztu aurretik AHOTSA.INFOk elkarrizketa egin zion.
Audioa: Ferias alternativas y vida en Iflandia de RADIO EUSKADI
June Sanmillánek Kike Martini azoka alternatiboez hitz egin zien, bizitzaz ere jardun zuen: entzungai daukazu.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





