Salgaien zerrenda

«Den-dena nahi dugu»: Balestrini euskaraz

2019/12/14

Istorio bizi bat. Ezintasunari, krisi ekonomikoari, migrazioari, politikari buruzkoa. Pertsonaia bat. Etorkina, adarra joko diote baina ez da geldirik egongo. Poesia bezain zaindua eta mito gisa ere funtzionatu duena belaunaldi askorentzat. Jada irakurgai daukagu Nanni Balestrini euskaraz. Maiatzan hil egin zen baina, alde egin aurretik, bazekin Arestiren hizkuntzara irakurriko genuela.

Duela lau aste iritsi zen liburu dendetara. Aurkeztu genuen Fernando Rey itzultzailearekin Donostian eta Durangon. Eta jada jaso du prentsak: Ane Eslavak BERRIAn, Oihane Larretxeak GARAn eta NONTZEBERRI agerkari dijitalean.

Baina, kasu, ez da azken asteotako nobedade bakarra: duela bi urtetik liburu dendetan dago Brasilgo autore ezberdinen artean osatutako EL ODIO COMO POLÍTICA eta aste honetan hasi da dendetara iristen Andy Merrifielden LA NUEVA CUESTIÓN URBANA. Aurki xehetasun gehiago.


Durango! Durango! Durango!

Zirraragarria izan da aurtengo Durango. Jende gaztea, saiakeretan interesatua, bila eta bila. Aurreko uztetako liburuak irakurrita etorri eta berriekin animatu dena. Gogorra izan zen baina merezi zuen.

Durangok sortzen duen eztanda komunikatibo horretan, tartetxo batzuk izan genituen prentsan. DIARIO DE NOTICIASen gure nobedadeen berri eman zuten, BERRIAn saiakerari buruzko erreportaje batean parte hartu genuen, DEIAn Elkar eta Ereineko editoreekin hitz egin genuen itzulpenak argitaratzeari buruz eta, berriz ere BERRIAn balorazio orokor bat egin genuen.

Gabonetako menua!

Ostiralean hasi ziren gabonetako menuak. Garaikoak. Brokolia. Kuia. Porrua. Ziazerbak. Erromaneskua. Intxaurrak. Bakailaua. Martinelli pasta. Arkumea dauphinois gratinarekin. Uxueko kaskaraina.

Hartu zure tokia 948 225520. Bazkaltzera!

«¡Subversión!» ZAZPIKAn

ZAZPIKAk, GARA egunkariaren igandeko gehigarriak, Srecko Horvaten ¡SUBVERSIÓN! (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin zion.

«Sorginak, emaginak eta erizainak» NAIZ IRRATIAn

Maria Colera itzultzailea NAIZ IRRATIAn izan zen Barbara Ehrenreich eta Deidre Englishen SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK (Katakrak 2019) aurkezten.

«Kristo fusilarekin» EITB.EUSen

Natxo Vélezek Amaia Apalauzari galderak egin zizkion EITB.EUSen KRISTO FUSILAREKIN liburuari buruz.

Audioa: Miguel Izu «Hemingway en los sanfermines»

Ze harreman izan zuen Hemingwayk Sanferminekin? Zenbat da historia eta zenbat mito? Miguel Izuk aztertu egin du eta gurean aurkeztu zuen berriki.

Audioa: Tristan Murgi entxuferik gabe

Hirugarrengoz etorri zen gurera Tristan Murgi, eta entzungai daukazu: ediziorik gabe, anplifikaziorik gabe, entxuferik gabe.

Audioa: Jagoba Arrasate &Rafa Aguilera «Markaz Tulkarem»

Jagoba Arrasatek eta Rafa Aguilerak Markaz Tulkarem (Pol.len edicions 2019) aurkeztu ziguten.

«Arimaren etorkizuna»ri iruzkina ARGIAn

Ibai Atutxak Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNAri (Katakrak 2019) iruzkina egin dio ARGIAn.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

ENE HERRI TXIKIA

,

17,00 €

Badugu

La nueva cuestión urbana

,

18,00 €

Badugu

La potencia feminista.

,

16,00 €

Badugu

Andrezaharraren manifestua

,

14,00 €

Badugu

Historia del silencio

,

14,00 €

Badugu

LA CUEVA DE LOS SUEÑOS

,

12,00 €

Badugu