2022 on!
2022/01/24
Amaitu zen 2021, pasa ziren Eguberriak eta zoragarria izan zen zuek hain sarri kale Nagusian ikustea. Iazko xelebrekerietako batzuk liburu salduenen zerrendetan ikus ditzakezue: euskarazkoan eta gaztelerazkoan.
Duela egun batzuk izan zen Nerea Madariagaren azken eguna gurekin, onena desio diogu ziklo berrian, betiere, liburuak aldamenean izango dituelako.
Buletin honek material mordoa du, tartean ekitaldiak, baina badira bi ekitaldi Katakraketik kanpo egingo ditugunak: urtarrilaren 28an Zarauzko Garoa liburu-dendan aurkeztuko duguAntonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK eta otsailaren bian 19:30ean Iruñeko Karrikirin Leslie Feinberg BORROKALARI TRANSGENEROAK.
«Larruazalaren periferiaz haraindi» hedabideetan
Silvia Federeiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI GARAn, BERRIAn eta KULTUR SHAREAn agertu da.
«Kartzelako gutunak» hedabideetan
Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK hedabideetan agertzen hasi da: EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn, ZARAUZKO HITZAn, KULTUR SHAREAn eta BERRIAn.
«Gasear, mutilar, someter» LE MONDE DIPLOMATIQUEn
Emmanuel Riondék GASEAR, MUTILAR, SOMETER iruzkindu zuen LE MONDE DIPLOMATIQUEn.
Liburu libre gehiago
Duela egun gutxi liburu berriak jarri genituen libre erabiltzen ditugun lizentziei eta bazkideei esker. Euskaraz: MICHAEL KOHLHAAS DEN-DENA NAHI DUGU, IZUAREN OSTEKO GOGOETA. Gazteleraz: EXCEPCIONALISMO SEXUAL, MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER, EL PREJUICIO PSIQUIATRICO, SOUND SYSTEM. EL PODER POLÍTICO DE LA MÚSICA.
Eta bukatzeko...
Nerea Madariagak NO ERA ESTO A LO QUE VENÍAMOS liburua iruzkindu zuen Hala Bedin. Asier Urkizak WALDEN iruzkindu zuen BERRIAn eta Saioa Alkaizak, Nafarroako bertsolaritzako txapeldunak, MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA gomendatu zuen, besteak beste, Katakraketik.