2019ko solstizio on!
2019/12/20
Iritsi da. Urteko gau luzeena. Olentzero. Gozoak. Batzuentzako oporrak, besteentzako lan. Beraz gogora ditzagun ohiko afera logistikoak: ohiko ordutegian egongo gara zabalik liburu dendan (10:00-20:30) salbu eta 24an, kantinarekin batera 17:00etan itxiko ditugu ateak. Egunero izango ditugu bazkariak eta afariak eta Gabonetako menua urtarrilaren 7ra arte izango dugu. Eta ohi bezala igandean itxita, beraz 22an ere bai.
Gogoan izan datorren astean hasiko direla Santas Pascuas jaialdiko hitzordua Katakraken Niño de Elche, Ernesto de Castro eta Uxue Alberdiren liburu aurkezpenekin. Aldamenean izango dituzte Xabi Erkizia, Ion Celestino eta Saioa Alkaiza.
Audioa: Letrazaurituak RADIO 3en
Aspaldi amaitu zen Letrazaurituak jaialdia baina joan den astean sareratu zuten RADIO 3an Carol Otamendi, Nerea Madariaga, Rosario Villajos eta María Bastarosi egin elkarrizketa.
Audioa: Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe «Joana maiz»
Yurre Ugarte eta Joseba Larratxek irudi-eleberri eder bat egin dute, gurean euskaraz aurkeztu zuten (entzun!), baina, nahi izatera gaztelerazko itzulpena ere existitzen da.
Audioa: Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberria «Buyan»
Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberriak Buyan album itzela aurkeztu ziguten, goza ezazu euskaraz oraingoz ingelesez eta frantsesez soilik eskurabarri dagoen harribitxi hau, eraman eslaviar mitologia zure negura.
Audioa: Radio Patio Irratia Katakraken zuzenean!
Asteon auzoko eskolako ikasleak etorri ziren, San Frantziskotik, eta itzelezko irratsaioa egin zuten areto Nagusiaren sarreran.
«El prejuicio psiquiátrico» MAD IN AMERICAn
MAD IN AMÉRICA aldizkariak Antonucciren liburuko pare bat pasarte hautatu ditu bere webgunean.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





