Ekitaldien zerrenda

Abenduak

29

Astelehena

19:00etan

Nafarroako sinbologia frankista

Liburu aurkezpena


Kolpearen aldeko sinbologiari buruz gaur egun indarra duen legeria behin eta berriz ez betetzeak eta erakundeen erantzukizun demokratikorik ezak argi nabarmentzen dute nolako inpunitatea izan duten erregimen frankistak eta haren arduradunek. […]Gure kaleetan sinbologia frankista egotea, zenbait eraikinen izenak, herrietan ikus daitekeen laureada mordoa eta aberriaren alde hildakoen zerrendak ageriko irainak dira: batetik, frankismoaren errepresioaren biktimentzat, eta, bestetik, gizarte zuzen, demokratiko eta berdinzalera hurbiltzen laguntzen duen memoria publikoa eraiki nahi duten guztientzat. Egoera hori salatzea da gure eginkizunetako bat, eta horretan lagundu nahi du liburu honek. Liburu honen helburua ezin zitekeen izan zentsu bat egite hutsa, sinboloen zerrenda bat egitea. Lan hori erakundeena da, eta hori egiteko exijitzen diogu, baina lanaren parte bat erraztu diegu. Haien esku dago orain osatzea. Guk, bitartean, desira bat dugu: liburu hau egiteko lana eta liburua bera lagungarriak izan daitezela kolpearen aldeko sinbologia erabat desagerrarazteko beste pauso bat emateko. Haiek desagerraraztea beharrezkoa baita Egia, Justizia eta Kalte-ordaina izateko eskubidean aurrera egiteko.



Gomendatutako liburua:

Simbologêa golpista en Navarra

Simbologêa golpista en Navarra

24,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan