Azaroak
25
Asteartea
19:00etan
Josu Landak Miguel Hernandez
Donostiako Le Bukowski tabernako aurkezpenaren kronika egin zuen Gorka Bereziartuak. Hau izan zen Josu Landaren Miguel Hernandezi buruz esan zuena Argia astekarian:
"Eta matiz apaletan zihoan gaua Josu Landa atorra gorri flamenkoz zutitu zen arte, Miguel Hernández taularatzera. Jatorrizko poemen musikaltasuna euskarara ekartzen asmatzea izan da, berak esandakoaren arabera, itzulpenaren gakoetako bat. Olibazaleak ezaguna hatxe arnastu eta guzti ekarri zuenean baieztatu genuen kezka hori buruan izan duela, baita lana arrakastaz burutu duela ere: jatorrizko hitzekin Paco Ibañezek egindako abestia oso ezaguna izan arren, poema euskaraz lehen aldiz entzutea gaueko une gorenetako bat izan zen."
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2434/inportazioko-poesia-edaten-egi...