Ekitaldien zerrenda

Azaroak

13

Osteguna

19:00etan

Iraultza garaia: Ekimen komunista euskalduna

Hitzaldia


Urriko Iraultzaren 97. urteurrenaren inguruan, IRAULTZA GARAIA ekimenak Euskal Herri Langilearen aurrean lehenengo aldiz aurkezteko bi ekitaldi antolatzea erabaki du: Portugaleten (azaroaren 6an, 19:00etan), Santa Klara zeharkaleko ELEKAren egoitzan, eta Iruñean (azaroaren 13an, 19:00etan), Kale Nagusiko 54 zenbakiko KATAKRAK liburudendan.
Kapitalismoaren krisi sakonaren eta erreformismoaren indartzearen aurrean, benetako Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta soziala ekarriko duen bide bakartzat duguna aldarrikatzea erabat beharrezkoa ikusten dugu: Euskal Iraultza Sozialista. Baina, posible al da XXI. mendeko Euskal Herrian?
Galdera honi erantzuna ematen saiatzeko martxan jarri dugu IRAULTZA GARAIA ekimena, ildo zorrotz komunista euskaldun bat badu ere, formakuntza teorikoa bultzatu eta eztabaidarako gune desberdinak sortu nahi dituena, beti ere bi oinarri errespetatuz: iraultzailea eta euskalduna.