Ekitaldien zerrenda

Urtarrilak

13

Ostirala

18:30etan

Emakume langileon osasun mentala gaur egungo egoeran

Mahai ingurua


Gaur egun bizi dugun testuinguruak ondorio bortitzak ditu langileriarengan. Bereziki, osasun mentalaren arloan gero eta arazo gehiago daudela antzeman dezakegu. Batez ere, emakume langileok gure osasun mentala gero eta kaltetuagoa dagoela ikusten dugu, sistema kapitalistan betetzen ditugun funtzioak direla eta. Horregatik, Itaia Iruñerritik bi psikologo adituekin batera gai hau jorratuko duen mahaingurua antolatu dugu sistema kapitalistak emakume langilearen osasun mentalean eragindako ondorioei buruz hausnartzeko.