Ekitaldien zerrenda

Abenduak

27

Larunbata

23:00etan

El Picó Katakrak

Fiesta


Inguru hauetan Saunsystem jamaikarrak bezain ezezagunak izan arren, Picóak, Latinoamerikako parte baten hiri kulturaren adierazpide bihurtu ziren.

Artisau-soinuen sistema hauek, Afrikaren soinuak ezetatoen (biniloen) bidez ezagutarazi zituzten, Barranquillako gau bero amaitezinen gidoiak idatzi, eta 50. hamarkadatik, karibe kolonbiarreko musika tropikalaren historian eragina izan dute.

Izaera natural, umoretsu eta lotsagabe hau, Duo de Expertos Icono/Clastaren saioen ezaugarri bihurtu da.

Urtebete dantzalekuak astindu gabe eman ostean, pazifikoko brisaren eta andaluziako uda beroen zaporea dakarten sorpresaz gainezka itzuli dira Iruñeara.

Topaketa honek, planetako edozein errebal, ghetto edo bazterreko herri, musikaren iragana, oraina eta etorkizuna zeharkatuko dituen bidaia astrala izango den itxura du: Cumbia, Kuduro-a,  Moombahtoon-a, tehcno-a, salsa, funk-a, dubstep-a, rumba,...

Gorputza mugiaraziko dizuten nahasketa zaporetsu eta txundigarriak.

Abenduaren 27ko Katakrakeko gauerako ezkontza perfektua.