Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

27

Asteazkena

20:30etan

Ecocena


Katakrakeko Kantinan lan egiten dugu produktu ekologiko eta gertukoekin, ekoizle ekologikoekin erlazio zuzenak indartuz eta sareak sortuz. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustuak interes pribatuen gainetik, elikadura eta lurraren eskubide eta behar kolektiboak egongo direla bermatu behar du.

Ongi-jatearen topaketak ekimen berria da, gure eguneroko apustua azaldu eta gurera datozen ekoizleek lehenengo pertsonan haien proiektuak azaltzeko. Sareak indartzeko topaketak izateaz gaindi, elikagai ekologikoak eta gertukoak gozatzeko aukera ere izango duzu.

Gonbidatuak: Nerea. Lastotan Elkarbizitzarako kooperatiba, Masi (Pasta Martinelli mikro kooperatiba), Carlos y Bea (Km0 Txantreako harategia).