Ekitaldien zerrenda

Ekainak

18

Asteazkena

19:00etan

Badok.info-ren aurkezpena

Hitzaldia


Berria egunkariak sorturiko Badok.info euskal musikaren atariak berrikuntza sakona izan du. Euskarazko kantagintzaren datu base handi bat izaten jarraitzen du, baina eraberritze honetan musikaren difusioari ere lehentasuna eman dio. Hortaz, ia 2.000 disko bildu ditu eta atariak berak garatutako erreproduktoretik 11.000 kantu inguru entzuteko aukera eskaintzen du. Halaber, aldizkari ere bilakatu da ataria eta kazetaritza eduki propioak sortzeari ekin dio. Horren guztiaren berri emango digu Jon Eskisabel atariaren koordinatzaileak.