Ekitaldien zerrenda

Ekainak

14

Larunbata

19:00etan

Abonotarte


*Abotonarte*. Horrela izendatu dute Iruñeko lehenengo ehun-gaien erakustaldi independentea. Adabaki, Chonbag, Erabili, Hari & Ari, Korapilo, Mustroak eta Trimmer izango dira egun horretan parte hartuko duten markak.
19:00etan irekiko da *Katakrak-*eko erabilera anitzen gela, Kale Nagusiko 54.zenbakian. Ordu erdi beranduago, 19:30etan disfileari hasiera emango zaio. Parte hartuko duten zazpi sortzaileek, haur zein gizon-emakumeentzat, udaberri-uda denboraldirako prestatutako diseinuak aurkeztuko dituzte.
Behin erakustaldia amaituta, sortzaile bakoitzaren postua bisitatzeko aukera izango da bertan. Horrela, bisitariak marka ezagutu, pasarelan ikusitako diseinuak gertuagotik ikusi eta nahi izanez gero, erosteko aukera ere izango du.
Sorkuntza propioak eta hauen salmenta zuzena bultzatzea da erakusgai honen helburua. Gizartea kontsumo joera orokorretatik aldenduz.