Ekainak
22
Astelehena
19:00etan
78ko Sanferminak eta Argentinako kereila
Hitzaldia
Justizia nahi dugu memoria dugulako. Frankismoaren zigorgabetasunarekin bukatzea dugu gaur zeregina; zor diegu erori ziren eta sufritu zutenei, bai eta gaur mundu hobearen alde borrokan jarraitzen dugunoi ere.
Frankismoaren erailketen kontrako 4591/10 Kereilak frankismoaren eta “trantsizioaren” erailketak epaitzeko itxaropena irudikatzen du, justizia demokraziaren oinarria delako.
1978ko Sanferminetan, poliziaren errepresioak herritar guztiei eraso egin zien; alabaina inor ez da epaiturik izan, baina biktimak eta ondorioak izan, baziren.
Hitzaldi honen bitartez Argentinako kereila hobekien ezagutzen duten pertsonetako batek haren edukia eta izaten ari den garapena azaltzea nahi dugu.