Enbataren zirimolan

Enbataren zirimolan

Daniel Landart

19,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Enbataren zirimolan

ISBN 9788490270639
Páginas 264
Año 2013
Editorial Elkar
Sección Historia Del S.xx

"Ahularen indarra" lehenbiziko liburukian laborari seme eta eskulangile baten oroitzapenak xeheki aipaturik, bigarren honetan Daniel Landart baxenabartar-lapurtarrak beste bi zati luze eskaintzen dizkigu abertzaletasuna eta euskalgintza argitan ezarriz.
...

Leer más

Gazte-gazterik Enbata mugimenduan sarturik, hamar urteko militantziaren berri ematen digu (1965-1974), gertakari hunkigarri eta bortitz batzurekin batera anekdota arin andana bat kontatuz. Garai hartako giro orokorra nolakoa zen, Aberri Egunak, hauteskundeak, abertzaleen arteko zatiketak, manifestaldiak, euskal iheslari politikoen eragina, debekuak, beldurrak eta itxaropenak; baita ere ogibidez euskal kulturgintzan iragan zituen hogeita bost urteak, horiek oro aurkituko dituzue liburu honetan.
Euskaltzalea zatian aldiz, Daniel Landart mintzo zaigu hain gogokoak dituen antzerkiaz, bertsolaritzaz eta literaturaz.
Liburuan zehar, sekulako izen-deiturak agertzen dira, gehienak liburu honen idazleak pertsonalki ezagutu dituenak: “Horietarik bakar batzuk baizik ez dira herritarren memorian geldituko, baina bakoitzak merezi zuen aipatua izatea, ekarpen ttipienak berak, osatzen eta handitzen baitu Euskal Herriko historia.”


Te puede interesar

En esta gran época

Karl Kraus

Cómo será el pasado

Elizabeth Jelin

La venganza de los siervos

Julián Casanova