Urtarrilak
28
Osteguna
19:00etan
Aho bete doinu: Joseba Irazoki + Ion Celestino + Luis Gómez (Blackizar)
Mahai ingurua
Aho Bete Doinu euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko azterketa eta hausnarketarako Entzun! aldizkariak bultzatzen duen egitasmoa da. Euskal Herriko bost hiriburuetan antolatutako mahai-inguruetan parte hartuko duten 15 musikari, manager, ekoizle, zein kazetarik hausnarketa ariketa kolektibo bat eginen dute euskal musikagintzaren egungo egoera eta etorkizunari buruz, gerora argia ikusiko duena AHO BETE DOINU 2 liburuan.
Moderatzailea: Fertxu Izquierdo.
Parte-hartzaileak: Joseba Irazoki, Ion Celestino eta Luis Gómez (Blackizar)