Maiatzak
28
Asteazkena
17:30etan
Euskalerria irratiaren irratsaio ikusgarria
Alde Zaharra, zeinen ederra zaren goiburuarekin, zuzeneko irratsaio ikusgarria eginen du Euskalerria Irratiak Katakrak liburu dendan (Kale Nagusia, 54), maiatzaren 28an (asteazkena), 18:00etatik 20:00etara.
Zuzeneko musika izanen dugu, Marea taldeko Kutxi Romero eta Nerea Erbiti jazz abeslari bikainarekin, eta beste gauza asko: elkarrizketak, zozketak, sariak…
Maiatzaren 31n, larunbatarekin, Alde Zaharraren Eguna ospatuko dute, eta ospakizun bat horrekin bat egin nahi du Euskalerria Irratiak, irratsaioa Alde Zaharrean, Alde Zaharraz eta Alde Zaharrarekin eginez.
Gurekin izanen dira Auzoenea auzo elkarteko lagunak, San Frantzisko ikastetxeko ordezkariak, Alde Zaharreko euskalgintzako kideak (AEK, IKA, Karrikiri, Zaldiko Maldiko…), garai bateko Euskal Jai gaztetxeko kideak, zenbait zinegotzi, Patxi Huarte Zaldi Eroa, Kike Diez e Ultzurrun…
Eta gure entzuleentzat ere nolabaiteko irrati-urte amaierako festa izatea nahi dugu. Horregatik luzatzen dizugu gure irratsaio honetara etortzeko gonbita.