2 irakurle talde gehiago + Nacho Vegas + 3 liburu aurkezpen
2015/09/28
Astea indartsu dator.
Can Viesi buruzko dokumentalaren eta Irune Sarabiaren hitzaldi jendetsuaren ostean, asteon 3 liburu aurkezpen izango ditugu; ardotegia zabaltzeko ekitalditxoa egingo dugu; eta, gainera, Nacho Vegas etorriko zaigu musika herrikoiaren eta eraldaketa sozialaren inguruan hitz egitera.
Gainera, orain hamabost egun agindu bezala Ekonomia kritikoa eta Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldeen aurtengo egitaraua aurkeztuko dizuegu.
Komikiak (eta euskara) for dummies + Ekonomia Kritikoa
Zalantzarik balego berriro diogu: irakurle taldeetan parte hartzeko egin beharreko guztia testua irakurri eta etortzea da. Ez da izenik eman behar, ez da kuotarik ordaindu behar.
Ihazko ekitaldi ederrenetako bat errepikatuko dugu aurten: Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldea. Hilean behin komiki bat irakurri, euskara ikasten ari bazara baina helduen gaiak landu nahi badituzu, presiorik gabe, hau da zure aukera. Hemen ikus ditzakezu aurtengo komikiak zeintzuk diren. Zalantzarik baduzu deitu 948 225520ra edo idatzi agenda@katakrak.net-era eta gustura erantzungo dizugu.
Ekonomia Kritikoak aurten aldaketak dauzka. Testu guztiak zorrari buruzkoak dira: antropologiatik, teoria ekonomikotik, feminismotik, ekologiatik, klasikoetatik. Hemen ikus ditzakezu hautatutako irakurgaiak. Testu bakoitza taldeko kide batek aurkeztuko du, 20-30 orrialdeko testuak dira. Autoformazio talde bat gara, ez duzu, beraz, zertan ekonomiari buruz jakin. Talde honek ahalduntzea du helburu. Anima zaitez. Testuak eskaneatuta nahi badituzu idatziguzu agenda@katakrak.net-era.
Nacho Vegas: musikari bat, ez gehiago ezta gutxiago ere
Garai bat izan zen musikari herrikoiak lastozko panpinak zirela. Eszenatokira igo eta jo egiten zuten. Baten batek elkarrizketetan esaten zuen gatazka sozialen baten inguruan iritzi bat zeukala edo gerrarik ez zuela nahi. Baina ez zegoen osoko zuzenketarik haien abestien hitzeta, ekoizteko moduetan, forma artistikoetan. Horregatik, deigarria da Nacho Vegasen azken ekoizpenetako bat liburu polemiko baten hitzaurre bat izatea. Madrilen 2014an argitaratu zen Indies, hipsters y gafapastas: Crónica de una dominación cultural liburukoa hain zuzen. Liburu horren egile Víctor Lenore joan den udazkenean izan genuen, hain justu.
Ordutik Nacho Vegas bere kitarrarekin ikusi dugu Asturiesekko Etxegabetzeen Plataformako eta Altu la Lleva abesbatzakoekin Xixongo Cajasturren bulego batean.
Larunbatean, Zentral antzokiko kontzertuaren aurretik musikari eta eraldaketa sozialari buruzko eremuaren inguruan hitz egingo digu.
Liburu aurkezpenak: Xavier Uriarte + Carlos Sánchez Mato + Manuel Villegas
Hiru liburu aurkezpen dauzkagu asteon.
Asteazkenean Xavier Uriarte izango dugu: 26 urtez egon da minbizia zuten gaixoak euren prozesuan laguntzen.
Ostegunean Carlos Sánchez Mato ekonomialariak Bancocracia aurkeztuko digu, berak idatzi zuen Eric Toussainten hitzaurrea. Egilea ATTACeko kidea izateaz gaien egun ekonomia jorratzen du Madrilgo Udal berrian. Ekitaldia Nafarroako ATTACek antolatu du.
Ostiralean Manuel Villegas izango dugu El proceso de convertirse en persona autónoma Fermín Luquinekin batera.
Ardotegiaren zabaltzen jaia berriz ere
Ostegunean 20:30ean ardotegiko altzari berria inauguratuko dugu. Abuztuan aldatu genuen eta aukera polita izan daiteke, pintxoak lagun, urriak 29an hasiko den ardoen inguruko hileroko zikloa zabaltzeko.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
Euskal zinema:zinemagileen hiru belaunaldi / Cine vasco:tres generaciones de cineastas
20,00 €
Eskuragarri 4-5 egunetan




