Indarrarekin hasi dugu ikasturtea. Joan den astean Asad Haider izan genuen Iruñerrian, Identidades mal entendidas (Traficantes de sueños 2021) liburuaren aurkezpenaren ekitaldia osorik ikus dezakezu. Ion Orzaizek elkarrizketa egin zion eta larunbateko BERRIAko azalean agertu zen.
Ekitaldi mordoa dugu irailean, tartean, Itziar Diez de Ultzurrun eta Mario Zubiagarekin Hannah Arendten Indarkeriaz aurkeztuko dugu Xabier karrikako Karrikirin 22an 19:30etan. 28an, Katakraken Henri Lefebvreren La proclamación de la Comuna aurkeztuko dugu Komunari buruz egingo diren jardunaldien hasieran.