Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

05

Ostirala

19:00etan

Amets Arzallus «Miñan» | Shabaka Elkargunea

Liburu aurkezpena


Lantxotegi, Ikaskide eta Katakrakek elkarlanean antolatutako Shabaka Elkargunea zikloaren bigarren ekitaldia. Migrazioei, mugei eta arrazakeriaren aurkako borrokei lotutako edukiak zabadu eta eztabaidatuko ditugu.

Oraingoan, Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako Miñan liburuaren inguruan hitz egingo dugu. Liburu honetan Ibrahimaren migrazio prozesuaren historia azaltzen da. Hala adierazi zuen protagonistak: «Europan nago, baina nik ez nuen Europara etorri nahi». Ibrahima Balde Ginean jaio zen, baina etxetik alde egin behar izan zuen anaia txikiaren bila joateko. Ez zen irten amets baten atzetik. Etxetik alde egin zuen gehien maite zuen pertsona aurkitzeko.



Gomendatutako liburua:

Miñan

Miñan

17,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan